TEKNOLOGIA BERRIAK

Monday, February 12, 2007


Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?

Hezkuntza elebidunen "arazoa" behin eta berriro agertzen zaigun gaia dugu. Kontu handiz aztertu eta tratatu izan da batzutan, hezkuntza-erantzun egokia emateko asmoz eta gai horren inguruan hainbat testuinguru kulturaletan izan diren ikerketa zientifikoen babesaz. Ez horrela beste batzuetan.Oraingo honetan planteatzera gatozen galdera nagusia honako hau da: zer gertatzen da elebitasun planteamenduekin haurrak Hezkuntza Premia Bereziak dituenean? Eta berehala, aurreko horri loturik besteok datozkigu: egitura teorikoak "hezkuntza elebidunaren" eta "hezkuntza elebidun bereziaren" artean bereizten al du? Programa elebidunetan erabiltzen diren estrategia didaktikoak ikasle guztientzat al dira egokiak?

0 Comments:

Post a Comment

<< Home