TEKNOLOGIA BERRIAK

Sunday, January 21, 2007


SARITU EDOTA ZIGORTU: NOIZ? NOLA?

Lehenengo eta behin, onartu beharra dago, ez sariek, ezta zigorrek ere, ez dutela oso prentsa onik.Sarri askotan entzun izan dugu, batetik, sariak eskaintzea porrota onartzea bezalakoa dela, nolabait; hau da, huts egin dugu hezitzaile moduan, eta sariez edo ordainekoez baliatu beharra daukagu, ondorioz, hezi baino gehiago, trebatu egiten ditugu haurrak.Zigorrek, ordea, ez dute zuzenean porrot-itxura ematen. Gizartean nahiko onartuta daude, baina, askotan, ezertarako balio izaten ez dutela ondorioztatzen da, umeen izaera horrelakoa dela, eta, beraz, ez dagoela zer eginik, beren jarrera ontzat hartu baino.Sariak bezala, zigorrak baliabide probetxagarriak eta eraginkorrak izan daitezke, betiere, zuhurtasunez , neurriz eta era egokian erabiltzen baditugu. Beste hainbat gauzekin gertatzen den bezalaxe —botikekin, esate baterako—, beren erabilpena ezin da neurrigabea izan, ezta orokorra ere.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home