TEKNOLOGIA BERRIAK

Tuesday, February 13, 2007

KAIXO IRAKURLE GUZTIOI: NIRE BLOG-A;Bertan, nire blog-ean zaudete, hezkuntzari buruzko artikulu desberdinez osaturik dago. Artikulu interesgarrienak sartu ditut. Esan beharra daukat teknologia berriak gero eta askarrago eboluzionatzen dutela eta gu irakasleak izango garenok ezin gara atzean gertau, teknologia berriak ere irakatzi beharko dugulako, horrela jarraitzen badu bizimoduak.
Beste barik, nire blog-a zuen gustukoa izatea espero dut eta honekin zuetaz agurtzen naiz.
ONDO IBILI!!!

Monday, February 12, 2007


Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?

Hezkuntza elebidunen "arazoa" behin eta berriro agertzen zaigun gaia dugu. Kontu handiz aztertu eta tratatu izan da batzutan, hezkuntza-erantzun egokia emateko asmoz eta gai horren inguruan hainbat testuinguru kulturaletan izan diren ikerketa zientifikoen babesaz. Ez horrela beste batzuetan.Oraingo honetan planteatzera gatozen galdera nagusia honako hau da: zer gertatzen da elebitasun planteamenduekin haurrak Hezkuntza Premia Bereziak dituenean? Eta berehala, aurreko horri loturik besteok datozkigu: egitura teorikoak "hezkuntza elebidunaren" eta "hezkuntza elebidun bereziaren" artean bereizten al du? Programa elebidunetan erabiltzen diren estrategia didaktikoak ikasle guztientzat al dira egokiak?