Tuesday, February 13, 2007
KAIXO IRAKURLE GUZTIOI: NIRE BLOG-A;Bertan, nire blog-ean zaudete, hezkuntzari buruzko artikulu desberdinez osaturik dago. Artikulu interesgarrienak sartu ditut. Esan beharra daukat teknologia berriak gero eta askarrago eboluzionatzen dutela eta gu irakasleak izango garenok ezin gara atzean gertau, teknologia berriak ere irakatzi beharko dugulako, horrela jarraitzen badu bizimoduak.
Beste barik, nire blog-a zuen gustukoa izatea espero dut eta honekin zuetaz agurtzen naiz.
ONDO IBILI!!!
Monday, February 12, 2007
Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?
Hezkuntza elebidunen "arazoa" behin eta berriro agertzen zaigun gaia dugu. Kontu handiz aztertu eta tratatu izan da batzutan, hezkuntza-erantzun egokia emateko asmoz eta gai horren inguruan hainbat testuinguru kulturaletan izan diren ikerketa zientifikoen babesaz. Ez horrela beste batzuetan.Oraingo honetan planteatzera gatozen galdera nagusia honako hau da: zer gertatzen da elebitasun planteamenduekin haurrak Hezkuntza Premia Bereziak dituenean? Eta berehala, aurreko horri loturik besteok datozkigu: egitura teorikoak "hezkuntza elebidunaren" eta "hezkuntza elebidun bereziaren" artean bereizten al du? Programa elebidunetan erabiltzen diren estrategia didaktikoak ikasle guztientzat al dira egokiak?
Sunday, January 21, 2007
Bullying -a aurrez aurre
Jazarpena, bullying -a... Hondarribiko gertakariaren ondoren denon ahotan dabilen gaia da. Lehendik ere horrelako arazoak ezagunak baziren, oraingoan ondorioak muturrera iritsi dira, eta horrek kezka areagotu egin du.Ez da errudunak bilatzen aritzeko unea, zuhurtziaz jokatu eta hausnartzekoa baizik. Eta bada zer hausnartua: zergatik sortzen diren horrelako jazarpenak, zer egin daitekeen horiei aurre egiteko edota saihesteko, zer egin dezakeen bakoitzak dagoen lekutik (familian, ikastetxean, gizartean, administrazioan...) eta abar.
*Jazarpen egoeren erantzukizuna guztiona da!!!
*Jazarpen egoeren erantzukizuna guztiona da!!!
SARITU EDOTA ZIGORTU: NOIZ? NOLA?
Lehenengo eta behin, onartu beharra dago, ez sariek, ezta zigorrek ere, ez dutela oso prentsa onik.Sarri askotan entzun izan dugu, batetik, sariak eskaintzea porrota onartzea bezalakoa dela, nolabait; hau da, huts egin dugu hezitzaile moduan, eta sariez edo ordainekoez baliatu beharra daukagu, ondorioz, hezi baino gehiago, trebatu egiten ditugu haurrak.Zigorrek, ordea, ez dute zuzenean porrot-itxura ematen. Gizartean nahiko onartuta daude, baina, askotan, ezertarako balio izaten ez dutela ondorioztatzen da, umeen izaera horrelakoa dela, eta, beraz, ez dagoela zer eginik, beren jarrera ontzat hartu baino.Sariak bezala, zigorrak baliabide probetxagarriak eta eraginkorrak izan daitezke, betiere, zuhurtasunez , neurriz eta era egokian erabiltzen baditugu. Beste hainbat gauzekin gertatzen den bezalaxe —botikekin, esate baterako—, beren erabilpena ezin da neurrigabea izan, ezta orokorra ere.

ARRETA DEFIZITA HIPERAKTIBITATEAREKIN
Hiru dira ezaugarri nabarmenenak:: ARRETA DEFIZITA, HIPERAKTIBITATEA eta INPULTSIBITATEA.
ARRETAri dagokionez, honakoak dira normalean agertzen diren portaerak:
Erraz galtzen ditu behar dituen eta normalean erabili behar izaten dituen objektuak, jostailuak, arkatza...
Erraz distraitzen da edozein gauzarekin
Ez da oso arduratsua izaten eguneroko lanekin
HIPERAKTIBITATEAri dagokionez, honako hauek:
Jesarlekuan mugitzen egoten da, asko mugitzen ditu eskuak, edo oinak...
Jesarrita egon beharko litzatekeen egoeretan erraz altxatzen da
Egoera korapilotsuak sortzen direnean, batzuetan korrika edo saltoka hasten da
Aisialdiko jardueratan trankil aritzeko edo jolasteko arazoak agertzen ditu
Batzuetan motorra daukala ematen du
Askotan, gehiegi hitz egiten du
INPULTSIBITATEAri dagokionez.

Hezkuntza premia bereziari buruzko araudia Euskal Autonomi Erkidergoan
Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei buruzko araudia Euskal Autonomi Erkidegoan
Diru-laguntzak
AGINDUA, 2006eko irailaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.(EHAA, 2006eko irailaren 27koa)
AGINDUA, 2006ko uztailaren 5ekoa, Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, hezkuntzapremia bereziko ikasleak dituzten eta 2006-2007 ikasturterako Hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxeetarako laguntzetarako deia egiten duena.
Saturday, January 20, 2007
Harremanak gelan: gatazkak, tratu txarrak... esku hartzeko moduak
Ikastaro honen helburu nagusia irakasle eta ikasleen arteko harremanek eraikitzen dituzten espazio berriez mintzatzea da, non errespetua, onarpena eta elkar ulertzea bideratzen diren.
Gelako harremanez ari garenean, bizikidetzaz edo gatazken ebazpenez ari gara. Eskola, haurraren garapen sozial, afektibo eta moralerako inguru egokia da, etengabeko ikasketa esparrua baita. Bertan ikasleak bere jokabideak, emozioak, trebetasunak, arauak eta abar praktikatzen ditu.
Ikaslearentzat ikastetxea eta, batez ere ikasgela, bere gizarte txiki bihurtu dira, hor landuko baititu bere gaitasunen garapena, trebetasun sozialak eta parte hartzeko eta bestearekiko errespetuzko balioak.

Nola landu elkarbizitza Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan
Neska-mutilen arteko elkarbizitzak, dagoeneko, garrantzi handia hartu du heziketan. Azken mendean, giza mugimendu eta eragile askotarikoen indarrez, emakumezkoen eta gizonezkoen bizimoduak aldaketa nabariak jasan izan ditu. Aldaketa horiek nabarmenki azaldu dira esparru konkretu batzuetan; adibidez, lan esparruan emakumezkoen parte-hartzea izugarri handitu da, baina baita eguneroko bizitzan edota pribatuan ere.
Esan beharrik ez dago gure eskoletan neska eta mutikoen arteko arteko rolak edo paperak etengabe aldatzen ari direla. Gure ustez, egoera berdintsura ailegatzeko oraindik pauso asko eman behar badira ere, ezin dira ukatu azken urteetan ibilbide honetan jorratutakoak.
Egia esan, heziketa munduan aspaldidanik hartu da elkarbizitzaren ibilbidea hori, baina ez da erraza, eta tamalez, curriculumaren eraginez, gizakien arteko emozioak, sentimenduak eta harremanak bigarren mailako eduki mota bihurtzen ari dira gure geletako eguneroko jardunean.

Thursday, January 04, 2007
Euskal Autonomia Erkidegotik (EAE) joan ziren baino 13.321 pertsona gehiago etorri ziren. Horrela, 2004. urtearen aldean, %47,6 gehitu zen migrazio-saldoa. Bestalde, EAEko biztanleriaren %9,1ak 2005. urtean zehar bizileku aldaketaren bat egin zuen. Mugimendu hori %71,7an EAE barruan eman zen, eta gainerako kasuetan erkidegotik kanporako mugimendua eman zen, Eustaten datuen arabera.
Wednesday, November 08, 2006
Aupa:
Ni, Endika naz, 19 urte ditut eta Lemoan bizi naiz. Bilbon ikasten dut Irakasleen unibertsitate eskolan eta Lehen hezkuntzako hirugarren mailan nago. Blog hau sortu dugu teknologia barrirako. Irakasgai hau teorikoa eta praktikoa da. hau atal praktikoa da. bueno jarraituko dut beste egun baten idazten.